Atzo ospatu genuen Euskararen Eguna, abenduaren 3a. Goiza haurrei zuzendutako jarduerekin bete genuen. Familiak eta herritarrek ere arratsaldeko ekintzetan parte hartu eta erakustaldia ikusteko aukera izan zuten. Une politak partekatu genuen bertaratutako guztiekin. Giro ona eta hurbila sortu zen, eta komunitateak euskararekiko konpromisoa berriro agerian utzi zuen.
Ostiralean hasi genituen euskararen eguneko ekimenak, ikasle-ohia den Matxalen Mendizabal eta Mikel Uzkudun entrenatzailearekin. Benezuelan ospatu zen munduko Sub23 txapelketan izan ziren aurreko irailean. Beraiekin tarte bat izan genuen, azalpenak entzun eta haurak zituzten galderei ere ederki erantzun zieten.
Atzo, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu genuen. Goizean Argitxoren mezuarekin eman genion hasiera egunari. HHkoak elkarrekin bideoa ikusi zuten eta Argitxok ekarritako ipuinak banatu zituzten besteak beste. LH-ko ikasleak berriz, aldez aurretik prestatutako emanaldiak erakutsi zituzten. Patio ondoren LH1 eta 2koek, kriseilu ibiltaria jarri zuten martxan.
Goizeko ekintzen ondoren, familiak eta herritarrek ere aukera izan zuten emanaldia ikusteko eta parte hartzeko. Onintza abesbatzakoekin batera bi abesti kantatu ziren pregoiaren ostean. Ondoren haur eta irakasleek dantza egin zuten. Arratsaldeari amaiera emateko txokolate gioxoa dastatzeko aukera izan genuen denok.
Jarraian udalak eta Galtzaundik proposatutako K hizkia osatu genuen denon artean. Tolosaldeako 28 herrietan sortutako hizkiekin esaldi bat osatzea lortu genuelarik: EUSKARAREN ETORKIZUNA JOKOAN!!
Une politak partekatu genituen bertaratutako guztiekin. Oso giro polita eta hurbila sortu zen, eta komunitateak euskararekiko konpromisoa berriro agerian utzi zuen. Horrelako ekimenek euskararen erabilera eta transmisioa indartzen laguntzen dutela.