Atzo arratsaldean, kantu eskean ibili ginen Irurako kaleetan zehar makilak eskuetan genituela. Urtero legez, kopla zaharrak berreskuratu eta berriak ere abestu genituen.
Lehen Hezkuntzako ikasleak eman zioten arratsaldeari hasiera, Mendiondo eta Jauregi baserrira joanez. Bertan sorpresa gozo bat dastatzeko aukera ere izan genuen.
Ondoren, Haur Hezkuntzakoekin plazan elkartu eta elkarrekin egin genuen herriko kaleetan zehar buelta. Irurako okindegian koplak abestu ostean, txokolatezko ogitartekoa ere eman ziguten. Euria hasi zuenez, amaiera azkar eman behar izan genion eta ezin izan genuen plazan abestu.
Eskerrik asko arratsaldea goxatu zeniguten guztioi, baita gurekin kantuan etorri zineten familiei ere.