Martxoaren 8a ospatzeko, ekintza ezberdinak burutu dira aurreko egunetan. Ostiralean izan zen ospakizun eguna ikastolan.
Aurreko ostiralean hasi ziren martxoak 8ari begirako ekintzak, arte hezkuntzako saioetan pultserak egin ziren. LH6ko ikasle batzuk HHko geletan laguntzen aritu ziren. Aste guztian zehar pultsera moreak jantzita ikusi ahal izan dituggu pasiloetan. L4, 5 eta 6ko ikasleak elkarrekin euskal emakumeen inguruko informazio kartelak prestatu eta ikusgai jarri zituzten. Ostiralean maila guztiak bildutako informazioa irakurtzeko tartea izan genuen. Lehioak HHkoek prestatutako eskuekin apaindu genituen eta ikasleek osatutako pankartarekin eman genion itxiera egunari.
Image