Atzo arratsaldean ospatu genuen KORRIKA TXIKIA 2026. Irura eta Anoetako ikastoletako ikasleek eskuz-esku eraman zuten lekukoa bi herrietako kaleetan zehar. Ederki entzun zen EUSKARA GARA leloa iskin guztietan.
Irurako Ikastolan eman zitzaion hasiera eta ikaslee zaharrenek hartu zuten lehenik lekukoa. Pirritx izan genuen ibilibidea girotzen. Aurrera egin ahala, geletako ordezkarien eskuetatik pasa zen aurtengo mezua, baita ikastolako txikienetatik ere. Guraso, herritar eta ikasleen artean girotu genuen arratsaldea. Ondoren, plazan, lekukoaren barruko mezua irakurri zen.
Korrika txikiko argazkiak ikusgai hemen.