Skip to main content

Herri kirolak saio berezia

Submitted by lalonso on

Atzo eta gaur, herri kirolak saio bereziak izan dira ikastolan. Aldundiko arduradunaren eskutik LH3tik LH6 bitarteko ikasleek parte hartu dute ekintza hauetan. Material eta kirol ezberdinetan aritzeko aukera paregabea izan dute.

Ordu eta erdiko saioetan banatu dira gela bakoitzaren tarteak eta Irurako frontoian izan dira. Txingak, zaku karrerak, trontza eta bestelako lehiaketak izan dira saio hauetako oinarri. Ikasleei asko gustatu zaie eta pozik ibili dira.