“Hiri eta Komunitate Jasangarriak” landuz ibili gara azken bi urte hauetan. Esku hartze plana burutzeko asmoz “Oinez Hobe” kanpaina jarri dugu martxan. Gure ikasleak lanketa handia egin dute guzti hau burutzen eta martxoko azken astean kalera irten ginen egindako lana azaltzera.
Zaharrenek, baliabide digitalak erabiliz, esku orri batzuk sortu zituzten eta herritarren artean banatu, oinez ibiltzeak dituen onurak birgogoratuz. L.H 1,2,3 eta 4koek aldiz, kartulinetan marraztu edo collage moduan pegatu dituzte. Txikienek berriz bizikletak, patineteak, oinak… margotu eta soka batez zintzilikatu dituzte ikastolako sarreran.
Guztion lana bikaina izan da!!!! ZORIONAK!