Skip to main content

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Submitted by lalonso on

Gaur, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko eguna osaptzen dugu. Aste osoan zehar ekintza ezberdinak burutu badira ere, gaurkoan bereziki, programa interesgarria antolatu da.

Goizean, HH2, HH3 eta LH1ekoak herriko liburutegira bisita egin dute, eta bazkide izateko inprimakia eramango dute etxera. Liburuak irakurtzeko uneak eskainiko dira, eta patioan etxetik ekarritako ipuinen kaxak eskainiko dira adin ezberdinetako ikasleen artean elkar irakurtzeko. Horretaz gain, guraso batzuk ere etorri dira geletara ipuinak kontatzera, eta haurrak oso gustora jaso dute bisita hau. Eskerrik asko animatu zaretenoi!