Skip to main content

Euskefa ekimena

Submitted by lalonso on

Maiatzaren 7tik 17ra bitartean ospatuko den ekimen berria da. Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familiei zuzendua dago, 0-12 urte bitarteko gurasoentzat bereziki sortua. Eguneroko bizitzan euskararen presentzia handitzea du helburu.

 

Haur eta gaztetxoen eguneroko bizitzan euskararen presentzia handitzea du helburu (aisia, kultura, pantailak, ohiturak…). Ekimen honek, bai ikastolan eta bai ikastolaz kanpoko esparruetan, euskararen erabilera bultzatu nahi du, giro parte-hartzaile eta motibatzailean.

Hortaz, familiei bertan parte hartzera eta ekimenarekin bat egitera gonbidatzen da. Ondorengo loturan klik eginez, GURASOEN TXOKOA aurkitzen da:

                                    https://eusfera.taupamugimendua.eus/gurasoen-txokoa/  

Bertan galdetegi bat erantzun beharko da. Hori egindakoan, familiaren errealitatera egokitutako (haurren adina, euskararen ezagutza…) erronka pertsonalizatuak jasoko dira. Erronka hauek osatzen joan ahala, Pasaportea margotu beharko da.

Maiatzaren 18an, haurrei pasaportea ikastolara ekartzeko gonbidapena egingo zaie.

Animatu eta ondo pasa!