Skip to main content

"Amets bat" proiektuan parte hartuz, LH4-5

Submitted by lalonso on

Atzo, LH4 eta LH5eko ikasleak Donostian izan ziren "AMETS BAT" proiektuko ekintzetan parte hartzen.Egun zoragarria izan zen beraientzat!

Goizean iristean Anoetako estadioa ezagutzeko aukera izan zuten, bideo bat ikusi eta istalazioak erakutsi zizkieten. Ondoren, ondoiko kiroldegi batean begiraleekin jokuetan parte hartu zuten. Anoetako estadioan bertan bazkaldu ondoren Aquariuma bisitatzeko aukera izan zuten. Egun borobila eta zoragarria izan zen ikasleentzat, emozioz betea.