Skip to main content

Ikastolaren eguna 2026

Submitted by lalonso on

Larunbatean, ikastolaren eguna ospatu genuen. Eguraldia zela eta aurtengoan, frontoian ospatu genuen. 

Goizean Euskera ekimeneko herri kiroletan aritu ginen, paella dotorea dastatu genuen eta DJ Bullek girotutako tailer ezberdinetan igaro genuen arratsaldea.

Goizean 11etan elkartuko ginen, ikasle, guraoso eta irakasleak, denok herri kiroletako jolas ezberdinetan parte hartzeko prest. Giro polita sortu zen eta elkar animatzeko uneak ere eman ziren. Ondoren 2 urteko gelakoen ongietorria eta LH6koen agurraren garaia izan zen. Irakasleen dantza eta LH6ko gurasoen bertsoekin osatu zen momentu hunkigarri hau. Bazkari garaian, paella dotorea izan genuen, oilasko eta izozkiaz gain. Aurten ere, mariskadaren zozketa, LH5 eta LH6koen bertso emanaldia eta bingo musikatua izan genituen. Kafea lasai hartu ondoreen, DJ Bullen unea izan zen. Musikaz girotu zuen frontoia eta bide batez taileRrei hasiera eman zitzaien. Sormen tailerrean egindako lumekin tximeleta zoragarria osatu zen. Genarekin egindako tatuaiak eta aurpegi margoketak ere izan zuten bere arrakasta.

Denok elkarrekin egoteko egun polita da hau. Oso ondo atera zen dena eta ekintza ezberdinetan parte hartzea zoragarria izan zen. 

Eskerrik asko eguna bikaina izaten lagundu zenuten bolondres guztioi.

 

argazkiak ikusgai