Atzo goizean, ikastolako LH-ko ekoliderrak udaletxera joan ziren urtean zehar burututako ekintzak eta bildutako proposamenak azaltzera.
Eskola Agenda 2030 barruan, ikasturtea amaierako Udal foroa ospatu zen. Bertan, Irurako Ikastolako LH-ko ekoliderrez gain Irurako alkatea den Gorka Murua, ingurumen teknikaria, Tolosaldeako Ingurumen arduraduna eta Izaskun Gaztañaga ikastolako EA2030 arduraduna elkartu ziren.
Azken bi urtetan landu dugun "hiri eta komunitate jasangarriaren" gaiarekin lotutako ekintza plana aurkeztu zuten. Ondoren, ekintzetatik bildutako ondorio eta proposamenak ere azaldu zituzten. Herriko arduradunek kontuan hartu zituzten haurren eskaerak.