Atzo, LH1, 2, eta 3ko ikasleak Donostiko Santa Klara irlara egin zuten bisita. Goizean, Donostiko portutik txalupa hartu eta eguna irla ezagutzen pasa zuten. Bertako animaliak ezagutu eta istorioak entzun zituzten.
Bertan bazkaldu eta jolastu ondoren, portura itzuli ziren txalupan. Eguraldi ona zela eta oinak freskatzeko tartetxo bat ere izan zuten. Oso irteera polita izan zen beraientzat, dibertigarria eta frexkagarria.
argazkiak ikusgai geletako karpetetan