2026-2027 ikasturterako Ikastolako Beka Sistema martxan jartzeko momentua iritsi da.
Beka honen onuraduna izateko baldintzak jakinarazi dira gaur goizean.
2025eko Urteko Batzar Nagusian horrela erabaki zen eta lehen aldiz martxan jarriko da iraileko ikasturte berrian.
Beka hau eskatzeko epea, ekainaren 1etik ekainaren 10era izango da. Oharrarekin batera baldintzak eta zehaztasunak jakinarazi dira.
Ondoren, Gestio Batzordeko ekonomia batzordea izango da eskaerak aztertu eta erantzuna emango diena.
Informazio gehiago behar duenak, Irurako Ikastolkao idazkaritzara gerturatu daiteke.