Skip to main content

Tolosaldeako olinpiadak

Submitted by lalonso on

Larunbatean izan eskola kirolaken itxiera. Lehen urtez, olinpiadak ospatu ziren eta bailarako neska-mutilez josi den Berazubiko zelaia. Goiza primerako giroan igaro zen eta amaiera bikaina eman zitzaion ikasturteari. 26-27 ikasturteko izen ematea ere martxan daukagu dagoeneko, animatu!

Tolosaldeko Eskolarteko Olinpiadak 09:00etan hasi ziren. Atletismo pistari buelta eman zioten, ikastetxe ezberdinei ikusgarritasuna emanez. 

Desfilea irekitzen, eskola bakoitzeko ordezkari bana aritu zen eta jarraian kirolariek desfilatu zuten. Goizean goizetik saskibaloian, eskubaloian, futbolean, pilotan, atletismoan, xakean eta herri kiroletan ariko ziren LH 3-6 bitarteko ikasleak.