Ikasturte amaieran HH-ko eta LH-ko etapen arteko kidetzeak eman dira azken asteetan.
Bi herrietako plazak haurrez bete dira egun hauetan eta alaitasuna iritsi da.
Eguraldiagatik HH-koak ezin izan zuten Hernialdera joan. LH-koak aldiz, mailaka ekainaren hasierako bi asteetan elkartu gara eta azkenak aste honetan bukatuko dituzte. LH6koek egun guztiko kidetzea egin zuten eta bide batez datorren urtean izango duten ikastola ikusteko aprobetxatu zuten.
Ikasleen arteko harremanak sendotzeko eta elkarrekin jolasean aritzeko modu bikaina da hau.