Atzo arratsaldean, ikasturte honetan sortu berri den lan talde berriak lehen ur festa prestatu zuen ikastolako eremuan. Eguraldi beroa izan zen lagun. Gainera haur eta gurasoak oso pozik ibili ziren jolasean.
Familiak eleaniztasunean guraso eta irakasle taldeak, gure herriko eta ikastolako euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egin zuen aurreko asteetan. Honi jarraipena emateko, lehen ekintza antolatu zuten: ur festa. Arduradun eta bolondresek oso ondo prestatu zituzten arratsaldeko jolasak. Giro polita eta partehartzailea ikusi zen egun eguzkitsu honetan. Batzuk gehiago busti baziren, amaierako txiorrotarekin denak blai bukatu zuten.
Eskerrik asko laguntzera etorri zineten eta parte hartu zenuten guztioi.