Azken aste honetan ekintza ezberdinak prestatu ditugu ikastolan eta ikastolatik kanpo, herrian. Ikasleekin modu dibertigarrian eta jolasean eman nahi izan diogu amaiera.
HH-koak Laskibarren izan ziren asteartean, eta hurrengo egunetan lehen ziklokoak eta bigarren ziklokoak. Horretaz gain, lehen ziklokoak, Anoetako Kuku parkean eta Irurako ur txorrotan ere ibili dira. Aldiz, bigarren ziklokoak bizikletaz Billabonara joan ziren lehenik eta asteazkenean bustitzeko aukera izan zuten txorrotan.
Egun hauetan ere adin ezberdinetako ikasleen arteko harremanak indartzeko balio izan dute. Oso pozik goaz denok oporretara!