Skip to main content

Irura zainduz, II. zaintza topaketa

Iruran nahi den zaintza eredua elkarrekin irudikatu eta eraikitzeko mintegia antolatu da. Zaintza topaketa hau, gaur arratsaldean, urriaren 21ean izango da, arratsaldeko 17:30ean udaletxeko ganbaran. 

zainduz

Bertan, beste herri eta lurralde batzuetan garatutako egitasmo eta proiektu berritzaileak aurkeztuko dira, hausnarketarako eta etorkizunerako inspirazio iturri izatea espero da.

Bertara gerturatzea eta parte hartzea gonbidatzen zaituztegu.

 

aurkezpen bideoa

Azken albisteak

Aurten ere, seaska egutegiak erosteko aukera eskainiko da ikastolatik urriaren 31a bitarte.

Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina, eta, ohiko lez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Aurten, gainera, berrikuntza berezi batekin dator kanpaina: Errigoraren saskiak erostearekin batera, Lodosako Ibaialde Ikastolaren aldeko egutegi bat eskuratzeko aukera izango da.

Aurtengo, NAFARROA OINEZ urriak 18an izango da, Zizur Nagusian. Dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira eta dena primeran ateratzea desio diegu. Bidean bat gara! lelopean izano 2026ko eguna.