Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina, eta, ohiko lez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Aurten, gainera, berrikuntza berezi batekin dator kanpaina: Errigoraren saskiak erostearekin batera, Lodosako Ibaialde Ikastolaren aldeko egutegi bat eskuratzeko aukera izango da.
Horregatik, aurten indar berezia jarri nahi dugu ekimen honen zabalkundean, gure komunitate osoak Ibaialde Ikastolaren egoera larriaren eta Errigorak babesa adierazteko eskainitako aukera honen berri izan dezan.
Beti bezala, eskaerak errigoraren webgunean zuzenean egiteko aukera izango da azaroaren 22a bitarte.