Skip to main content

Ikastolen 30. Jardunaldi Pedagogikoak: Murgiltze eredua indartzeko bideak

Atzo, azaroaren 18an, 30.Jardunaldi Pedagogikoak ospat ziren Kursaalean, Donostian. Murgiltze eredu integralago baten biderako estrategiak landu zituzten aditu ezberdinen eskutik. Irurako Ikastolatik Eider Ijurko Zuzendariak eta Ibane Sarasa, Hizkuntz Proiektuko arduradunak parte hartu zuten.

jardunaldi

Inaugurazio hitzaldia Iñaki Iurrebasok eskaini zuen, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) ikerketa arduradunak.

Abiapuntu horretan oinarrituta, hiru gai nagusi jorratu ziren. 

Lehenengoan, Kike Amonarriz soziolinguistak ikasgelatik eta ikastetxetik harago euskararen erabilera nola sustatu aztertu zuen. Bereziki, familiek eta aisialdiak euskararen erabilera bultzatzeko duten garrantzia azpimarratuz.

Bigarren gaia errealitate demografiko berrien aurrean harrera eta estrategien ingurukoa izan zen. Anna Forés, Bartzelonako Unibertsitateko Neurohezkuntza Katedrako zuzendaria, hizkuntza ikastean eta inklusio-prozesuetan ikasleen ongizate emozionalak duen garrantziaz arituko zen. Pompeu Fabra Unibertsitateko zientzia politikoetako doktore Vicent Climent-Ferrandok, berriz, hizkuntza gutxituek benetako aukerak izan ditzaten beharrezkoak diren baldintza sozial eta instituzionalak aztertu zituen.

Hirugarren gaian, euskararen erabilera helburu, Letizia Garciak, Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikertzaileak, gaitasuna, atxikimendua eta erabilera landu zituen, eta hiruen arteko elkarreraginean sakondu zuen.


Azkenik, Siwan Jonesek Galesko esperientzia aurkeztuko du. Galesko hezkuntza- eta hizkuntza-politikaren arduradun nagusietako bat da bera, eta hizkuntza gutxitu baten ikaskuntza eta erabilera sustatzeko garatutako estrategia integrala azaldu zituen, murgiltze ereduaren perspektiba integraletik.

 

Azken albisteak

Hemen duzue, biharkoaren inguruko laburpentxo bat girotzen hasteko.

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.