Atzo izan ginen Tolosako 44.edizioko Titirijai astean. Galiziako Nauta konpainiak sortu duen Klementina ikusikizunaz gozatzeko aukera izan genuen.
Clementina eta planetak txotxongiloen eta dibulgazio zientifikoaren ikuskizuna da, Nauta Teatrok eta Crémilok Sara Cazzoli astrofisikariaren laguntzarekin sortua. Espainiako Zientzia eta Teknologiaren Fundazioaren babesa izan du egitasmo honek, eta duela gutxi estreinatu dute. Oso polita eta dinamikoa izan zen, eta ikasleak bereganatzea lortu zuen antzerkiak. Aurten ere, LH3tik LH6ra bitarteko ikasleekin egin dugu txango hau.