UDAL FOROA 2021

Eskola Agenda 2030eko IKASTETXE IRAUNKORRA HERRI IRAUNKOR BATEAN gaiaren lanketako emaitzak bildu eta ikastolako ekoliderrak, Irurako alkatea den Gorka Murua eta Ingurumen teknikariarekin, Oihanerekin, elkartu dira. Bilera honetan, Ingurumen arduraduna den Edurne, eta Tolosaldeko Ingurumen zentroko Saioa ere bertan izan dira. Ikastolako ikasleek hartu dituzten konpromezuak aurkeztu dituzte eta Udalak egindako eskaeren azalpenak eman ditu.