Euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen dokumentua da.
IRURAKO IKASTOLAKO HIZKUNTZ PROIEKTUA
Euskara eta euskalduntasuna ardatz harturik, ikastolan lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dituen dokumentua da. Ikastolako eremu guztietan eragin nahi du eta komunitate osoaren ardura eta partehartzea eskatzen du.
Hauek dira helburu orokorrak:
- Ikasleei formazio euskalduna ematea.
- Pertsona euskaldun eleaniztunak heztea.
- Euskaraz gauzatzea hezkuntza komunitatearen barne-bizitza.
- Euskararen normalizazio-prozesuan eragile izatea.
EUSKARAZ BIZI
Euskararen normalizazioan eragile izanik, euskara eta euskal kulturaren transmisioa eta zabalkundea ziurtatu nahi ditu Euskaraz Bizi taldeak. Horretarako ikasturtean zehar, motibazio kanpainak antolatuko ditu.