Ingurumen hezkuntza lantzen dugu, eskola jasangarria lortzeko bidean eta ikasleak ingurumenaz arduratzea bultzatzen duen programa.
ESKOLAKO AGENDA 2030
2022-2023 ikasturtean, Eskolako Agenda 2030eko 7.Garapen Iraunkorreko Helburua landuko dugu:
Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea
Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat. Funtsezko gaiak: sarbide unibertsala, energia berriztagarrien proportzioaren igoera, energia-eraginkortasuna, ikerketa, energia-azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustapena, energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak.
Energiaren gaiak gaurkotasun itzela du. Energiarekiko dugun menpekotasuna dela eta, kontzeptu eta gertaera berriak ezagutzen ari gara: pobrezia energetikoa, energia subiranotasuna, gerrak, krisi energetikoa eta migrazioak, larrialdi klimatikoa, trantsizio energetikoa, komunitate energetikoak...
Testu inguru zabala dugu ikasleen adinaren arabera energiaren gaia jasangarritasunaren ikuspuntutik ezagutu eta aztertzeko.
Bi ikasturtetarako lanketa izango da eta fase ezberdinetan banatuko da:
1.- Antolamendua eta planifikazioa: ikasturteko GAIAREN aukeraketa eta koordinatzaileen prestakuntza saioak.
2.- Sentsibilizazio eta motibazioa: guraso, klaustro, ikasle eta batzorde desberdinei gaiaren aurkezpena.
3.- Diagnostikoa: gai konkretuari buruz, ikastolaren benetako abiapuntua zein den zehazten da (galdetegiak, behaketak,...bidez).
4.- Ekintza plana: gaiari buruzko hobekuntza-helburuak lortzeko gauzatuko diren ekintzen multzoa (ikerketak, irteerak, neurketak, inkestak, erakusketak, eztabaidak,...)
5.- Komunikazioa eta ebaluazioa: udal foroak, klaustroa, gelaz-gelako komunikazioa, txoko-berdea,...
Lanketa oro har H.H. eta L.H. etapetan gauzatzen da. Ikastola osoak hartzen du parte.