Childhood ekimen internazionala

Submitted by lalonso on Og, 09/23/2021 - 12:59

ASPANOGI elkarteak proposatutako Childhood ekimen internazionalarekin bat egin dugu.

Ekimenaren aurtengo erronkarekin, haur minbizia pasa duten neska eta mutilen luzerako ondorioen jarraipena egitea eskatzen da.

Ekimen honek gure gizartean merezi duen oihartzuna izatea nahiko genuke, minbizia duten haur eta gazteei elkartasuna eta ikusgarritasuna emateko.

Guk ere urre kolorez jantzi dugu ikastola eta,  etxetik zapia buruan jantzita etortzea animatu gara.