Asteklima: Klima aldaketaren inguruko erakusketa

Submitted by lalonso on Al, 10/04/2021 - 13:13

 

 

Klima-aldaketaren eragileak eta ondorioak zeintzuk diren, fenomenoari aurre egiteko egunerokotasunean hartu daitezkeen ohitura-aldaketak eta horien onurak ezagutarazteko Irurako Udalak erakustaldia antolatu du herriko ekitaldi aretoan.

Gaur goizean LH5 eta LH6ko ikasleak erakustaldian parte hartzeko aukera izan dute. Arratsaldean aldiz herritarrei zabalduta egongo da.