Skip to main content

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna 2021

HH2

Gaur, azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan.
Ikasleekin egun honen jatorriaz hitz egin eta adinari egokitutako dinamikak egin ditugu.

Blogetan ikus ditzakezue gela bakoitzak burututakoaren argazkiak.

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.