Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.
Ingurumen-hezkuntza prozesu jarraia da eta ikasleria gaur egungo eta etorkizuneko etxeetako hondakinen kudeatzailea izango dela kontuan hartuz, hondakinak modu egokian sailkatzearen garrantziaz jabetzeko eta eskola komunitateak dituen zalantzak argitzeko, Tolosaldeko Mankomunitateak ikastetxeei zuzenduriko kanpainan parte hartu dugu guk ere.
Tailer edo ikastaro hauen helburu nagusia hiri-hondakinen inguruko hierarkia ezagutzea da: murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena azpimarratuz.
Saioa bi zatitan banatzen da. Batetik, atal teorikoa, aurkezpen baten laguntzaz eta era dinamikoan, aurre-ezagutzetatik abiatuta, kontzeptu garrantzitsuen azalpena ematen da. Bestetik, kanpoan, oka jolasaren bidez edukiontzi ezberdinen inguruko galdera eta frogak gainditu behar dituzte.
Asko gustatu zitzaien ikasleei proiektua eta oso gustora aritu ziren.