Skip to main content

Gabonetako kantu saioa

Abenduaren 23a urruti geratu zaigu dagoeneko, baina egun polita hura gogoratzeko bideotxoa gogoratu nahi dugu.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera bizitu genuen kantu, gutun eta ilusio artean.

Etxeratuta zeuden ikasle eta ikastolan zeudenak bateratuz neguko oporrei hasiera eman nahi izan genien giro goxoan.

olentzero

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.