Skip to main content

TRASGENERO IKUSGARRITASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

naizen

Ikastola goizetik musikaz girotu eta apaindu genuen. Egun guztian zehar adinari egokitutako jarduerak prestatu ziren eta LH6koek antolatutako hamaiketako solidarioa ere izan genuen. Pintxo goxoak dastatu genituen eta arratsaldean Naizen elkarteko Xuban gonbidatu genuen besteak beste solasaldira. 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.