Skip to main content

22. KORRIKA

KORRIKA

Irurako Ikastolak KORRIKA 22an lelukoa hartuko du, okindegitik Irura eta Anoetako zubi erdira bitarte, Imanol Agirre lehendakariak eta HH2ko Unax Gibelaldek.

Egun hauetan unitate didaktikoa lantzen ari dira geletan; besteak beste, Korrikalari argazkiak, ipuina, dantza, eskulana eta mezu sekretua landuko dituzte.

Ostiralerako, ikasle bakoitzak bere petoa margotzen ari da. Korrikan parte hartu ostean, ikastolako patioan dantza egingo dugu eta grabaketa partekatuko dugu familien artean.

Gurasoei, posta elektronikoz informazioa eta hainbat ohar bidali zaizkizue.

Korrikalari argazkiekin osatutako bideoa aurrerago zabalduko da.

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Iaz sortutako "familiak eleaniztasunean" proiektuaren jarraipena emateko aurten FAMILIAK ERAGILE HIZKUNTZEN ERABILERAN izenburupean bi saio izango dira. Azaroaren 17an eta abenduaren 15ean, etxetik nahiz ikastolara bertaratu egiteko aukera eskainiko dira.

Datorren astean, arratsaldero, 16:00etatik-17:00ak bitarte, ikastolako patioan postua jarriko da. Gogoratu, eskaerak azaroaren 20a baino lehen egitea!!