Iaz sortutako "familiak eleaniztasunean" proiektuaren jarraipena emateko aurten FAMILIAK ERAGILE HIZKUNTZEN ERABILERAN izenburupean bi saio izango dira. Azaroaren 17an eta abenduaren 15ean, etxetik nahiz ikastolara bertaratu egiteko aukera eskainiko dira.
Iaz, Ikastolen mugimenduak, FAMILIA ELEANIZTASUNEAN proiektua jarri zuen martxan, ikastolako familiei zuzendutako proiektua hain zuzen ere. Bertan, SOZIOLINGUISTIKA ETA ATXIKIMENDUAREN inguruko bi saio eskaini ziren.
Guraso talde batek saio hauetan parte hartu zuen. Aurten ere jarraipena izango du proiektu honek. Zuengana zuzentzen gara, saio hauetara gonbidapena luzatzeko.
Saioak honako hauek izango dira:
Azaroaren 17ko saioa euskaraz izango da eta abenduaren 15ekoa, berriz, gaztereleraz.
Saio hauek jarraitzeko bi aukera ezberdin izango dituzeu; alde batetik, ikastolan bertan elkartuko gara eta elkarrekin saioa jarraitzeko aukera izango dugu. Bestetik, etxetik meet bidez konektatzeko aukera izango duzue.
Gaiaren inguruko interesik izanz gero eta izen eman nahiko bazenute, tutoreari jakinarazi azaroaren 12rako parte hartuko duzuen saioa adieraziz.