Skip to main content

Hamaiketakoa eta azoka solidarioa

LH6

LH6ko ikasleek, diziplinarteko proiektua gauzatu dute azken egunetan. Oraingoan, NAIZEN elkartearentzat hamaiketakoa eta azoka solidarioa prestatu eta antolatu dituzte. Egun hauetan lortutako dirua Adingabe transexualen familien elkarterako izango da.

ZORIONAK, LAN BIKAINA BURUTU DUZUE!!

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.