HH3ko ikasleak, Anoetako Herri Ikastolako lagunekin batera Pagoetako erleen mundua ezagutzera.
Asteartean, Pagoetara joan ziren HH3ko ikasleak eta oso ondo pasa zuten Anoetako ikasleekin. Blogean dituzue ikusgai argazki gehiago.
Asteartean, Pagoetara joan ziren HH3ko ikasleak eta oso ondo pasa zuten Anoetako ikasleekin. Blogean dituzue ikusgai argazki gehiago.
Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.
Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.
Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.