Skip to main content

Gor-mutuen sentsibilizazioaren marrazki lehiaketa

Ostiralean ospatu zen gor-mutuen sentsibilizazio astean antolatzen den marrazki lehiaketako finala. Bertan Irurako Ikastolako LH5eko Iker Caballero eta LH6ko Beñat Iñurrita egon ziren.

 

gor

Azaroaren 4an, komunitatea sentsibilizatzeko XIX. astearekin batera, Tolosako kultur etxean, pertsona gorren komunikazio-oztopoen inguruko marrazki-lehiaketaren sari banaketa egin zen. Lehiaketan, hainbat ikastetxek parte hartu zuten. Gure ikastolako Iker Caballero eta Beñat Iñurrita ere han izan ziren.

ZORIONAK BIKOTE!!

 

Azken albisteak

Aurtengo, NAFARROA OINEZ urriak 18an izango da, Zizur Nagusian. Dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira eta dena primeran ateratzea desio diegu. Bidean bat gara! lelopean izano 2026ko eguna.

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.