Skip to main content

Abenduaren 24ean

Datorren larunbatean, abenduaren 24an, urtero bezala Gabonak ospatzeko kantuan aterako gara herriko kaleetan zehar.

gabonak

 

 L.H.ko ikasleak  9:30ean eliz atarian elkartuko dira eta H.H.ko ikasleak 10:00etan plazako Ikastolan. 11:20ean Anoetako DBHko ikasleekin Labaderoko iturrian elkartuko gara eta 11:45ak aldera  plazan bukatuko dugu.

 

Aurten ere gurasoei gurekin kantatzeko gonbita luzatu nahi dizuegu, parte hartzera animatuz. Aldi berean, gurasoei ikasle guztien atzetik joatea eskatu nahi dizuegu, ikasleak taldeka eta adinaren arabera kokatzen ditugu eta lan hau errazte aldera egokia ikusten dugu guraso guztiak ikasleen atzean kokatzea.

 

Ikasleei hamaiketakoa plazan banatuko zaie eta jarraian gurasoen ardurapean geratuko dira.

 

 

Oharrak:  2 urteko ikasleek guraso edo arduradun batekin joan beharko dute eta beraien ardurapean egongo dira.

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Iaz sortutako "familiak eleaniztasunean" proiektuaren jarraipena emateko aurten FAMILIAK ERAGILE HIZKUNTZEN ERABILERAN izenburupean bi saio izango dira. Azaroaren 17an eta abenduaren 15ean, etxetik nahiz ikastolara bertaratu egiteko aukera eskainiko dira.

Datorren astean, arratsaldero, 16:00etatik-17:00ak bitarte, ikastolako patioan postua jarriko da. Gogoratu, eskaerak azaroaren 20a baino lehen egitea!!