Skip to main content

Zibersegurtasun kontzientziazio saioa

Interneta, sare sozialak eta konektaturiko beste zerbitzu eta teknologiak erabiltzean gure seme-alabek aurki dezaketen arrisku-egoerei aurre egiten laguntzeko prebentzio neurri, erabilera-ohiturak eta onurak elkar-aztertzeko, eta honen inguruko dudak argitzeko helburuarekin antolatu den saioa da.

pantallas amigas

Entzuleen galdera eta erantzunen arabera moldatuko da saioa, oro har hurrengo gai hauek landuko direla: Segurtasuna Interneten, Mugikorren neurrigabeko erabileraren prebentzioa eta kontrola eta Ziberbullying-a, genero ziberindarkeria eta internet bidezko beste indarkeria mota.
Familien  partaidetza oso garrantzitsutzat jotzen dugu,  familian, eskolan eta ingurune soziokulturalean ezartzen diren harremanek hainbat jarrera, ohitura eta balore sortzen baitituzte.
Aldez aurretik izen eman behar da.

SAIOA: urtarrilaren 18a, asteazkenean
ORDUA: 16:45-18:00
LEKUA: IRURAKO IKASTOLAKO ARETO NAGUSIAN

 

(Saioa aurrera ateratzeko ezinbestekoa izango da taldekideen gutxienekoa osatzea.)

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.