Skip to main content

Gabonetako argazkiak

Abenduaren 24an kantuan atera ginen Irurako kaleetan zehar eguraldia lagun genuela.

 

gabonak

Guraso, langile eta irakasleen partehartzeari esker goiza ondo joan zen eta polita izan den berriz ere gabonei hasiera elkarrekin ematea.

Amaiera plazan eman genion Anoetako Herri Ikastolako DBH-ko ikasleen bisitarekin, Jexux Mari Arsuagaren koplekin eta hamaiketako goxoa janez.

Hemen dizue argazkiak ikusgai.

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.