Skip to main content

Baso Eskola

Datorren astean, martxoaren 23 eta 24an, HHko ikasleak BASO ESKOLAN hasiko dira berriz ere.

HH

Neguko geldiunearen ostean, berriz ere baso eskolan hasiko dira HH-ko ikasleak. 2 urte eta HH1ekoak ostegunetan joango dira eta HH2 eta HH3koak ostiraletan.

Egun hauetan irakasleek adierazitako arraopa eta oinetako egokiak ekartzea oso garrantzitsua da. Horretaz gain, argibide gehiago azaltzen dituen oharra famailiei helarazi zaie.

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.