Skip to main content

Ikastolaren eguneko bolondresak eta bazkariko txartelak

Dagoeneko maiatzaren 13an ospatuko dugun Ikastolaren Eguneko bolondresen eta bazkariko tiketen inprimakiak bete daitezke.

irudia

Ostirala izango da inprimakiak betetzeko azken eguna.

 

Egunean, bi mariskada zozketatuko dira eta goizeko KMK-ko postuaz gain arratsaldean gure Ikastolako produktu berriak ere salgai izango dira.

 

Animatu eta zatozte festara!!!

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.