Skip to main content

Ostiral arratsaldea mahai jolasetan

Ostiral arratsaldean, Irurako Eguzkigoxo jubilatu elkartean izan ziren Irurako Ikastolako LH5 eta LH6ko ikasleak. Arratsalde dibertigarria eta entretenitua pasa zuten denak elkarrekin.

Q

Betiko mahai jolasak ezagutu eta ikasteko tartea izan zuten ikasleek. Hurrengo ostiraletan ere joateko eskaintza luzatu zieten jubilatuek, eta batzuk joateko konpromezua hartu zuten. Adinen arteko harremana sendotzea balore handia da gure ikasleentzat.

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.