Skip to main content

Arikala topaketak Altsasun

'Arikala' ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da. Irurako LH5eko ikasleak proiektu pilotoko partaide dira. 

 

arikala

Euskaltzaindiaren Mintzola egitasmoaren barruan kokatzen dena eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatea eta Euskaltzaindia elkarlanean lantzen ari direna.

2022-23 ikasturtean hasi eta hiru ikasturtetan zehar garatuko da 'Arikala', Euskal Herri osoko 10 ikastoletan. Gipuzkoan, Haurtzaro eta Irura; Bizkaian, Abusu eta San Nicolas; Nafarroan, Jaso eta Lizarra; Araban, Assa eta Laudio; eta Ipar Euskal Herrian, Kimua eta Garaziko ikastola. 

 

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.