Skip to main content

Down sindromearen eguna ospatzen dugu gaur

Gaur, martxoaren 21a, Down Sindromea dute pertsonen eguna ospatuko dugu Ikastolan.

down

Goizetik ikasle eta irakasleak galrdi ezberdinak ekartzea animatu gara.

Aste guztian zehar hamaiketako solidarioa eskaini digute LH6ko ikasleek. Bertan lortutako dirua Atzegi elkartearentzat izango da. 

Gaurko goiz honetan ekintza ezberdinak egin ditugu geletako ikasleak nahastuz. Galtzerdi politak margotu dituzte eta ikastola apaintzeko balio izan dute.

 

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.