Skip to main content

Zatoz, etorkizuna irudikatzera

Irurako Udalak parte-hartze prozesu bat martxan jarri nahi du, herriak 2024-2034 epealdirako dituen erronkak eta egitasmoak identifikatzeko.

etor

Hamar urte barruko Irura irudikatu, egin beharrekoak aztertu eta lehentasunak finkatuko ditugu. Horretarako, 2 parte-hartze saio irekiak egingo ditugu. Lehen saioko data maiatzaren 16an izango da, apuntatu zure agendan. 
Denon iritzia jasotzea ezinbestekoa izango da!

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.