Skip to main content

Seaskako egutegien eskaera zabalik

 SEASKA EGUTEGIAK eskatzeko unea iritsi zaigu. 2025ko egutegiaren orriak, Baionako « Oihana » ikastolako umeen marrazkiekin apainduak izan dira. 

egutegia

Euskal Herri guzian saltzen ditugun egutegiekin, beraien egoera ekonomikoaren gora-beherei aurre egin diezaiekete. 

      Irurako Ikastolak Seaskari eskatu beharreko egutegi kopurua esanguratsua izan dadin, zuen laguntzaren beharra dugu. Egutegi bakoitzak 4€ balio du.

Irurako ikastolan egin behar da eskaera, urriaren 25a baino lehen.

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.