Skip to main content

Abenduaren 24a, herrian kantari

Datorren asteartean, abenduaren 24an, urtero bezala, Gabonak ospatzeko kantuan aterako gara.

aa

L.Hko ikasleak, 9:30ean, eliz atarian elkartuko dira eta H.Hko ikasleak, 10:00etan, plazako Ikastolan. 11:20ean Anoetako DBHko ikasleekin Labaderoko iturrian elkartuko gara eta 11:45ak aldera  plazan bukatuko dugu.

Herritarrak gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.

Ondoren plazan hamaiketako banatuko da eta jarraian gurasoen ardurapean geratuko dira. 

 

Oharrak:  2 urteko ikasleek guraso edo arduradun batekin joan beharko dute eta beraien ardurapean egongo dira.

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Iaz sortutako "familiak eleaniztasunean" proiektuaren jarraipena emateko aurten FAMILIAK ERAGILE HIZKUNTZEN ERABILERAN izenburupean bi saio izango dira. Azaroaren 17an eta abenduaren 15ean, etxetik nahiz ikastolara bertaratu egiteko aukera eskainiko dira.

Datorren astean, arratsaldero, 16:00etatik-17:00ak bitarte, ikastolako patioan postua jarriko da. Gogoratu, eskaerak azaroaren 20a baino lehen egitea!!