Skip to main content

Ikastolako familien hizkuntzak

Gure familien artean azterketa txiki bat egin nahi da galdetegi baten bidez. Ikastolako familiek dituzten hizkuntza ezberdinen ezagutza eta erabilera ezagutu nahi ditugu gure komunitateak duen hizkuntza aberastasuna ezagutzeko eta balorean jartzeko. 

 

hizkuntzak

Horretarako mezu baten bitartez familiei galdetegi bat helarazi zaie, eta emaitzen ondoren diagnostikoaren bigarren fasearekin hasteko aukera izango dugu.

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.