Skip to main content

Gabonetako argazkiak

Abenduaren 24ean, eguraldi txarrari aurre eginez, herriko kaleetan abesten ibili ginen. 

Ikusgarri daude egun horretako argazkiak.

 

ee

Ibilbidea moldatu behar izan genuen arren, jende dezente elkartzea lortu genuen. Anoetako Herri Ikastolako DBH-ko ikasle eta irakasleekin elkartu ginen eta ibilbidearen azken zatia denok elkarrekin egin genuen. Irurako plazan abestuz eman genion amaiera, Olentzero eta Mari Domingi ere elkartu zirelarik.

Azkenik, txistorra ogitarteko goxo-goxoak dastatzeko aukera izan genuen.

Hemen dituzue egun horretako zenbait argazki ikusgai.

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.