Skip to main content

IKASTOLAK, EUSKAL HERRIA ERAIKITZEN.

 

Ikastolok matrikulazio prozesuan pairatzen ari garen murrizketen eta neurrigabekerien aurrean, IKASTOLAK, EUSKAL HERRIA ERAIKITZEN.

Irurako Ikastolak, bat egin nahi du Ikastolen Elkarteak ostiral honetarako deitu dituen elkarretaratzeekin.

 

 

 
SS
Irurako Ikastolak, bat egin nahi du Ikastolen Elkarteak ostiral honetarako deitu dituen elkarretaratzeekin. Horrela, aldarrikatu nahi dugu, Ikastolok, oztopoen gainetik,  lanean jarraituko dugula gure proiektuarekin, euskara, euskal kultura eta Euskal Herria eraikitzen. 
Jakin badakigu garrantzitsua dela segregazioa ekiditeko neurriak jartzea, eta horrekin bat egiten dugu. Baina planifikazio mugak ez zaizkigu berdin ezartzen Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa eskaintzen dugun hezkuntza sare guztiei. 
Horregatik; Irurako Ikastolak, datorren ostiralerako, urtarrilak 24, elkarretaratzea deitzen du 16:30ean Ikastolako sarreran.
 
Mezu honekin batera atxikita doakizue Ikastolen Elkartearen  egoeraren balorazioa. 

Azken albisteak

Aurten ere, Ikastolak mugimenduko jaiek badute data finkoa. Laister elkartuko gara, Lazkaon, bertan ospatuko baita ikastolaren 50.urteurrena eta baita KILOMETROAK 2026. Beraz, urriaren 4an bertan ikusiko gara.

Datorren astean izango dira ikasturte hasierako geletako guraso bilerak.

Biharko antolatuta genuen mendi irteera datorren ostegunera atzeratuko dugu.