Skip to main content

Ikastolako material berria erosi nahi duzu?

Bihartik hasi eta apirilaren 9 arte, Ikastolako material berria izango dugu salgai Ikastolan: sudaderak, kamisetak…

Arropa ez da momentuan erosiko, ikusi, probatu eta eskatzeko aukera egongo da.

 

arro

Materiala idazkaritzan egongo da, betiko ordutegian. Gainera, apirilak 2, 8 eta 9an, 16:30ean Ikastolako atarian egongo gara. Beraz animatu, pasa Ikastolatik eta maiatzak 17an izango den Ikastolaren egunerako, jantzi gaitezen guztiok gure arroparekin!

Fitxategiak

Azken albisteak

Urtarrilaren 9an, 12:00etan eta 16:00etan GOAZEN ikuskizuna izango da Leidor antzokian.

Hezkuntzatik euskara biziberritzeko eta murgiltze eredua indartzeko egin beharreko aurrera urratsak, zein dira? Euskal Herriko eta nazioarteko aditu eta arituen eskutik, egungo egoera aztertu eta, erronka berrien aurrean, hezkuntzatik garatu beharreko estrategiak partekatuko ditugu.

Asteartean, Tolosaldeako Mankomunitateak eskaintzen duen EKIN PROIEKTUAN parte hartu zuten LH6ko ikasleak. Zaborraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, murriztu, berrerabili eta berziklatu hitzen esanahia eta garrantzia gogoratu zituzten. Saio atsegina eta interesgarria izan zen.